Edukira joan

Leucoagaricus barssii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leucoagaricus barssii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLeucoagaricus
Espeziea Leucoagaricus barssii
Vellinga, 2000
BasionimoaLepiota barssii

Leucoagaricus barssii Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritzat har daiteke, baina ez du balio gastronomikorik urria delako.

Sinonimoak: Leucoagaricus macrorhizus, Leucocoprinus macrorhizus.

Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko kapela, konikotik ganbilera eta modu irregularrean lautua; ertz kurbatua litsekin edo dekurbatua (gorantz kurbatua). Kapelaren azala, lehorra, marroi-gris koloreko ezkata ugariz estalia (ilunagoa erdiko diskoan) gaztetan esferaerdiko formarekin.

Orriak: Libreak estu, lamelulekin, zuria krema zikin kolorerako joerarekin, ertz librea, krema kolorekoa.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, kapelatik bereiz daitekeena, sendoa, fistulosoa, lehorra, leuna, zilindriko-fusiformea, pixka bat meheagoa goian, barrubetea hutsuneekin, lurpean sartzen den sustraia, marroi bihurtzen den zuria. Errezel partzial zuria, fibriloso-mintzezkoa. Eraztun zuria, agerikoa, iraunkorra, mintzezkoa.

Haragia: Lodia, zuria, kapelaren azalpean gris kolorekoa. Usain eta zapore fungikoa, atsegina. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Leucoagaricus terminoa grekotik dator, zuria, argia, esan nahi duen "leukós" hitzetik eta "agaricus" hitzetik. Perretxiko zuri bat.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leucoagaricus leucothites delakoarekin nahas daiteke, honek kapela ez du fistuloso-iletsua, ez da hain sendoa, oina ez da egoten ondo errotuta, ureztatutako lurretan hazten da, ez lehorretan eta hareatsuetan. Agaricus xanthoderma toxikoarekin ere bai, honek orriak, marroi-beltz kolorekoak izaten ditu helduaroan, horitu egiten da eta fenol usaina jariatzen du zanpatzean.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran eta udazkeneko euriteen ondoren. Eremu belartsuetan, lur hareatsuetan, bide ertzetan, landare baratzeetan. Aleppo pinuen azpian. Bakartia edo talde txikietan,

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kolonbia, Peru, Txile, Europa, Errusia, Kanariak, Israel, Ruanda, India, Vietnam, Australia, Antartika.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 288 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. Leucoagaricus barssii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]