Leucoagaricus bresadolae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leucoagaricus bresadolae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLeucoagaricus
Espeziea Leucoagaricus bresadolae

Leucoagaricus bresadolae Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Batzuek jangarritzat jotzen dute, baina ez da gomendagarria, toxikazio gastrointestinala eragiteko arriskua baitauka.

Sinonimoak: Lepiota haematosperma, Leucoagaricus haematosperma, Leucoagaricus americanus, Lepiota bresadolae, Lepiota badhmii.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Forma, kolore eta testura ezberdinak izan dezake, baina ezaugarri komuna oinaren goiko aldean duen mintzezko eraztuna da, kanpotik arre kolorekoa eta barrutik zuria.

Kapela: 12 (20) cm arteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa edo kono zapalaren formakoa eta ondoren laua, titi arrexka handi batekin. Karpoforo heterogeneoa, oinetik bereizteko modukoa. Kapelaren azala lehorra eta leuna, arre argi kolorekoa, ezkata zentrokideetan pitzatu egiten da haztean (ertzerantz tarte handiagoarekin).

Orriak: Libreak, sabeldunak, zuri-krema kolorekoak gaztetan, gero horixkak laranja kolorekoak edo marroi-more kolorekoak zahartzean.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Garaia, 10 eta 15 cm bitartekoa, bihurria edo kurbatua, gainazal fibrilosoa, sustrai antzeko bat du, kapelaren kolorekoa (zuritik arre ilunera). Eraztunarekin.

Haragia: Zuria, ebakitzean arre kolorekoa edo marroi-more kolorekoa bihurtzen da. Usaina ez du desatsegina eta zaporea garratz samarra. Espora-jalkina zuri-krema kolorekoa.[2]

Etimologia: Leucoagaricus terminoa grekotik dator, zuria, argia, esan nahi duen "leukós" hitzetik eta "agaricus" hitzetik. Perretxiko zuri bat.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina arriskutsua.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leucoagaricus badhamii delakoarekin nahas daiteke, honek marruskadurarekin gorri distiratsu kolorea hartzen du lehenik eta 1-2 minuturen ondoren marroia. Desberdintasun mikroskopikoak ere baditu Macrolepiota rhacodes edo Chlorophyllum rhacodes espezieak bezala.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Espezie urria da, baina agertzen denean oso nabarmena. Larre belartsuetan, ongarritutako eta ureztatutako baso soilguneetan eta zelaietan. Zerrauts piloetan ere bai, zerrategietan, zabortegietan edo sasietan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, India, Taiwan.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 288 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Leucoagaricus bresadolae: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]