Leucoagaricus sublittoralis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leucoagaricus sublittoralis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLeucoagaricus
Espeziea Leucoagaricus sublittoralis
Singer, 1951

Leucoagaricus sublittoralis Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Autore batzuen ustez, Leucoagaricus sublittoralis Leucoagaricus littoralis espeziaren aldaera bat da.

Sinonimoak: Lepiota sublittoralis, Leucocoprinus sublittoralis.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela:70 mm arteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa edo koniko-globo itxurakoa, gero ganbila, azkenik laua, baina titi txiki kamuts bat mantenduz, ertz zorrotza, laster zuzena, soberakin pixka batekin, zerrenda zentrokideak izaten dituzte ale gazteek; kapelaren azala hasieran feltroduna, diskotik hasita ezkata zentrokide finetan pitzatuz, fibrilosoagoa ertzerantz; marroi-arrosa ilun koloreko diskoa, ertzerantz zurbiltzen doana, marroi zurbil arrosa koloreko tonuak hartuaz.

Orriak: Nahikoa estu, lamelula ugarirekin, libreak, sabeldun samarrak, lehenik zuriak, heltzen denean krema kolorekoak; ertza zuria eta flokonosoa.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen e diotenak.

Hanka: 80 mm arteko garaierakoa eta 6 mm arteko diametrokoa, zilindriko antzekotik klabiformera, oinarria gutxi-asko handitua, leuna, fibrilosoa, zurixkatik krema-arrosara doan kolorekoa; goranzko eraztuna, zuria, okre-arrosa kolorea ertzean.

Haragia: Urria kapelan eta fibrilosoa oinean, zuria; usain fungikoa eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Leucoagaricus terminoa grekotik dator, zuria, argia, esan nahi duen "leukós" hitzetik eta "agaricus" hitzetik. Perretxiko zuri bat.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes gastronomokorik.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan, lurzoru hareatsu eta buztintsuetan. Ez da oso ohikoa.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexiko, Europa, Kanariak.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 288 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. Leucoagaricus sublittoralis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]