Leucocybe connata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leucocybe connata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLeucocybe
Espeziea Leucocybe connata

Leucocybe connata Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espeziea jateko ona da, baina Clitocybe zuri toxikoekin nahasteko arriskua du.

Sinonimoak: Clitocybe connata, Tricholoma connatum, Agaricus connatus, Lyophyllum connatum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Leuna, lehorra, ganbila eta gero lau-ganbila. Ertz izurtua, zuria edo zertxobait grisaxka.

Orriak: Estu, apur bat dekurrenteak, hasieran zuriak, zahartzean beix-horira biratuz.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoa. Barnehutsa, zuria. Beste ale batzuen oinetara itsatsita hazten da, eta horiek ere txikiak izan daitezke.

Haragia: Zuria. Irin berriaren usain arinarekin. Urdin-more erreakzioa sulfato de hierro-rekin.[2]

Etimologia: Lyophyllum terminoa grekotik dator eta anastomosi gabe, esan nahi du. Connatum epitetoa berriz latinetik dator, beste batzuekin batera hazten dena, esan nahi duen "connatus" hitzetik. Oinetik beste ale batzuekin elkartuta agertzen delako..

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurririk hartu gabe jan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sulfato ferroso-rekin morera erreakzionatzen du, eta hori ez da gertatzen Clitocybe generoko espezie arriskutsuekin; beraz, nahastea saihesteko balio du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Egur ustelen ondoan, zerrautsetan, basoetan eta leku hezeetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia, Svalbard, Japonia, Txina, Australia, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 166 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 327 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Leucocybe connata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]