Edukira joan

Limacellopsis guttata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Limacellopsis guttata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaLimacellopsis
Espeziea Limacellopsis guttata
BasionimoaAgaricus guttatus

Limacellopsis guttata Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria da, baina prestatu aurretik, kapelako azala kentzea eta oliotan kontserbatzea gomendatzen da.

Sinonimoak: Limacella lenticularus, Agaricus guttatus, Limacella guttata.

Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametrokoa, subglobosoa edo koniko kamutsa, gero ganbil-kanpai itxurakoa eta, azkenik, ganbil-laua, baina beti titi zabal eta kamuts batekin, batzuetan ez da ondo bereizten erpina hondoratuta egoteagatik. Ertza leuna, inbolutua eta gero lau-inbolutua. Azala bereizgarria, glabroa, leuna, baina batzuetan zimurrekin, eguraldi hezean likatsua eta distiratsua lehorrarekin, eta erradialki pitzatua ertzean; krema koloretik txigortu argira, arrosa-haragi kolorekoa edo marroi gorrixka eta erdia ilunagoa edo tonu horixkekin.

Orriak: Estu, sabeldunak, biribilduak muturretan, libreak eta zurixkak edo krema kolorekoak.

Orro libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 6 - 15 x 1 - 2,5 cm-koak, zilindrikoa, batzuetan kurbatua edo flexuosoa, pixka bat mehetua goian eta erraboilduna oinarrian, mamitsua eta zuntz txiki zeta-antzekoz estalia; zurixka edo kapelaren kolorekoa, baina eraztunaren goialdetik orban gris arrexkaz edo berde-beltzaxkaz zikindua, tanta horixkek lehortzerakoan sortuak. Eraztun dilindaria, zabala, mintzezkoa, hauskorra, zuria eta aipatutako orban edo tantekin.

Haragia: Dentsoa, haritsua eta zurixka; irin usainekoa eta zapore melekakoa.[2]

Etimologia: Limacella terminoa "limax" hitzaren txikigarria da, eta barraskilo bare, esan nahi du: Karpoforoaren itsaskortasunagatik da. Guttata epitetoa karpoforoan agertzen diren tantengatik dela uste da.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Limacella illinita delakoarekin, hau oso likatsua da, antzeko kolorekoa edo zertxobait zuriagoa eta eraztunik ez du agerian. Limacella glioderma espeziearekin ere bai, honek kapelan tonu marroi-gorrixkak ditu eta eraztuna kortiniformea du.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Mendiko koniferoen basoetako geruza hezean hazten da eta baso mistoetan, baita hostozabaletan ere.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Brasil, Martinika.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 308 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 344 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 175 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 294 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Limacellopsis guttata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]