Astaputz udarekara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lycoperdon pyriforme» orritik birbideratua)
Astaputz udarekara
Lycoperdon pyriforme Sasata scale.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLycoperdon
Espeziea Lycoperdon pyriforme
Schaeff., 1774
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakpear-shaped puffball (en) Itzuli
Mikologia
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Astaputz udarekara (Lycoperdon pyriforme) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Gaztetan jan daiteke, gleba zuria den bitartean. Baina ez du merezi dastatzea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 2 eta 5 cm arteko diametrokoa, arrauzkara, udare edo bonbilla itxurakoa, kamutsa edo titi apur batekin, errizomorfoak dituen kirten antzeko batekin amaitzen da. Exoperiodoa pikortsutik, garatxo finetara doa, garatxo txiki erorkorrez osatuta dago. Endoperidioa mintzezkoa, mehea, zaila, hasieran zurixka, gero arre-horixka edo arre-marroixka.

Gleba: Hasieran zuria, gero hori-berdexka, ondoren arre-oliba kolorekoa eta azkenik hauts-itxurakoa. Zelulosazko egitura fineko subgleba, garapenak irauten duen bitartean zuri jarraitzen duena. Gasa gogorarazten duen usain desatseginekoa.[2]

Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko "lupa de lupo"-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako. Pyriforme epitetoa, latinetik dator eta madari itxura duela esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lycoperdon perlatum delakoarekin, honek perlitaz apaindutako exoperiodoa du. Lycoperdon pyriforme espeziak, bere habitata eta udare edo bonbilla itxura ditu ezaugarri.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, gehienetan egur hiletan, askotan ustelduta, batez ere hostoerorkorretan, baina baita koniferetan ere, lurrean ere bai, baina orduan beti dago errizoideekin zurari lotuta. Espezie hau, oro har, taldekatuta agertzen da.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Afrika, Erdialdeko Amerika, Asia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 696 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 510 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]