Edukira joan

Lyophyllum crassifolium

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lyophyllum crassifolium
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaLyophyllum
Espeziea Lyophyllum crassifolium
Singer, 1943
BasionimoaTricholoma crassifolium

Lyophyllum crassifolium Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Agaricus crassifolius, Collybia crassifolia.

Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurakoa titiarekin, gero lautu-hondoratua, zetaduna, glabro antzekoa, isabela-okre antzeko kolorekoa, erdigunean ilunagoa, uhindu-biribildua beherantz, baita gingilduna ere.

Orriak: Zabal, zabalak, lodiak, zukutsuak, zurixka-grisaxka kolorekoak, igurtzitakoan urdinxka bihurtzen dira (ezaugarria), gero belztu egiten dira; borobildu-itsatsiak eta batzuk urkilatuak.

Hanka: 2,5 eta 5 cm bitarteko garaierakoa, oro har loditua eta oinarrian mehetua, pruinaduna, glabro samarra, zuria, pixka bat iluna goialdean; barrubetea, gero barnehutsa, kartilaginoso samarra.

Haragia: Zuria, hausturan marroi-beltzez zikintzen da; lizun usain indartsukoa eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Lyophyllum terminoa grekotik dator eta anastomosi gabe esan nahi du. Crassifolium epitetoa latinetik dator, lodia esan nahi duen “crassus” hitzetik eta hostoa, orria esan nahi duen “folium” hitzetik. Orrien tamainagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lyophyllum immundum eta Lyophyllum infumatum oso antzekoak dira.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koniferoen basoetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 279 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Lyophyllum crassifolium: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]