Edukira joan

Macrolepiota olivascens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Macrolepiota olivascens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaMacrolepiota
Espeziea Macrolepiota olivascens
M.M.Moser, 1961

Macrolepiota olivascens Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Macrolepiota procera var. pseudo-olivascens, Lepiota olivascens.

Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, kanpai itxurakoa gero zabalduagoa, normalean erdian titiarekin, nabarmen samarrarekin; ezkata pikortsu arre koloreko txikiz apaindua, gainazal guztian, nabarmen ikusten dira hondo argiaren gainean. Ertz lodia ez erregularra.

Orriak: Estu, zabal samarrak, oinera mehetuak, zuriak.

Hanka: Erraboil loditu samarrarekin, oso nabariak ez diren ezkata txikiz apaindua, adinarekin gorritu daitezke. Eraztuna nahiko agerikoa, mintzezkoa.

Haragia: Zuria. Usain eta zapore nahikoa atseginarekin baina ez oso handiarekin.[2]

Etimologia: Macrolepiota grekotik dator, handia, Lepiota generoko perretxiko handia esan nahi du. Olivascens epitetoa, oliba antzeko koloreak dituelako du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Macrolepiota procera, ez da hain iluna, eta ez du oliba koloreko orbanik. Macrolepiota konradii delakoak kapela zabalagoa eta laburragoa du, inoiz ez berdexka.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean. Urria. Kosmopolita. Mendiko koniferoetan. Zuhaixketan. Basoetako soilguneetan. Zuhaitzetatik gertu dauden belar eremuetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Pirinioak, Alpeak, Austria‎, Eslovenia‎, Suedia‎, Espainia‎.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 33 or. ISBN 84-282-0877-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Macrolepiota olivascens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]