Macrotyphula juncea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Macrotyphula juncea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaTyphulaceae
GeneroaMacrotyphula
Espeziea Macrotyphula juncea

Macrotyphula juncea Typhulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Garrantzi ekologikoa bakarrik du, hildako materia degradatzen baitu.

Sinonimoak: Macrotyphula filiformis, Clavariadelphus juncea, Cavaria juncea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Harikara, zilindrikoa, 70 mm arteko garaierakoa, gamuza argi kolorekoa edo okrea. Morfologikoki, nekez bereiz daitezkeen bi zati ditu, borra formakoa da goialde emankorra eta behealdea pixka bat ilunagoa, oinaren oinarria apur bat bilotsua du, onddoa garatzen den euskarriarekin, lotzen duena.[2]

Etimologia: Clavaria terminoa latinetik dator, "clavarius" hitzetik eta borra, iltze, esan nahi du. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Macrotyphula fistulosa delakoarekin nahas daiteke, hau handiagoa da haragitsuagoa eta hostozabalen adar lodietan hazten da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan, hostozabalen adaxketan, azaletan eta hostoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Australia, Zeelanda Berria, Japonia, Txile, Brasil.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 557 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]