Marasmio baratzuri txiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marasmius scorodonius» orritik birbideratua)
Marasmio baratzuri txikia
Marasmius scorodonius - Lindsey.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaMycetinis
Espeziea Mycetinis scorodonius
Mikologia
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Marasmio baratzuri txikia (Mycetinis scorodonius; Sinonimoa: marasmius scorodonius) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Jangarri erdipurdikoa, gozagarri gisa erabil daiteke, baratxuriaren ordez.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1 eta 2 cm arteko diametrokoa, lehenik ganbila, gero zabaldua, ia laua, zimur samarra, leuna, gero ildaskatua, apur bat higrofanoa. Gorri-lehoi kolorekoa, hezetasunarekin, ildaska gardenak; zahartzean eta eguraldi lehorrarekin kolore zuria hartzen dute.

Orriak: Zabal, nahiko estuak, desberdinak, sabeldunak, borobilean oinari itsatsita, zurixkak edo zuri-haragi kolorekoak.

Hanka: Mehea, zilindrikoa, fistulosoa, leuna, oso fina, kartilaginosoa, zaila. Kapelaren kolore berekoa goiko aldean, baina ilunagoa, ia beltzaxka, mehetzerako joera dute oinarrian.

Haragia: Zurixka, mamirik gabea. Baratxuri usain eta zaporea, oso sarkorra eta iraunkorra; usain hori nabarmenagoa da hatz artean igurtzita.[2]

Etimologia: Marasmius terminoa, latinetik dator, eta "marasmos" hitzetik, literalki lehortzea esan nahi du. Scorodonius epitetoa berriz grekotik dator eta baratxuria esan nahi duen "skorodon" hitzetik. Bere baratxuri usainagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria. Pertsona batzuek janaria usaingozatzeko erabiltzen dute baratxuriaren ordez.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Micromphale perforans delakoarekin, hau handiagoa da eta antzeko usaina du, oinaren oinarriari itsatsita pinu luma batekin irteten dena. Marasmius alliaceus delakoa urriagoa da, honek ere baratxuri usaina eta zaporea ditu, oin oso luzea, beltza eta handiagoa. Marasmius prasiosmus espeziea, honek ere baratxuri usaina du eta kapela hemisferikoa.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtaro mikologiko osoan aurki daiteke, eta euri asko egin ondoren, koniferen lumetan. Hostoerorkorretan Mediterraneoko forma txikiagoa ateratzen da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Afrikako iparraldea, Asia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 254 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 262 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 275 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 401 or. ISBN 84-7173-211-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]