Microglossum olivaceum
Microglossum olivaceum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Geoglossomycetes |
Ordena | Geoglossales |
Familia | Geoglossaceae |
Generoa | Microglossum |
Espeziea | Microglossum olivaceum Gillet, 1879 |
Microglossum olivaceum Geoglossaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat jotzen. Aurkitzeko zaila den espeziea da, berdea delako eta gehienetan perretxikoa baino altuagoa den belarretan ateratzen delako.
Sinonimoak: Geoglossum olivaceum. Leptoglossum olivaceum, Mitrula olivacea, Microglossum fuscorubens.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fruktifikazioa: 3 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, borra forman, 0,5 eta 0,8 cm bitarteko zabalerako buruarekin, luzanga, borra formakoa, bihurritua, ildaskatua, arre-oliba ilun kolorekoa, gero arrexka, lehorra.
Hanka: Buruaren jarraipena da, eta kolorea pixka bat zurbilagoa du.
Haragia: Hauskorra, berde-turkesa kolorekoa.[2]
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du balio sukaldaritzarako.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Microglossum viride delakoarekin nahas daiteke, hau kolore berde bizikoa da, eta lerro txiki batez bereizia du oina burutik.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, zelai hezeetan, iratze azpian. Urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 787 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.