Mollisia heterosperma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mollisia heterosperma
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaLeotiomycetes
OrdenaHelotiales
FamiliaDermateaceae
GeneroaMollisia
Espeziea Mollisia cinerea
P.Karst., 1871

Nectria coccinea Dermateaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukalderako balio.

Sinonimoa: Mollisia cinerea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruktifikazioa: Espezie sesil txiki bat, 0,5 eta 2 mm bitarteko diametrokoa, hasieran kopa formatik azetabulo formara doa, eta gero forma irregular inguratua eta tolesduna hartzen du. Himenioa, gris koloretik gris-okre antzekoraino doa. Ertza askotan zurixka izaten da perretxikoa gaztea denean. Kanpoko azalera fin-fin iletsua da eta gris-arrexka kolorekoa eta oinarrian hifa hialianarrez inguratua. Espezie hau taldekoia da eta soropildua hazten da, eta elkarren ondoan ale asko estututa garatzen dira.[2]

Etimologia: Cinerea epitetoa koloreagatik du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tapezia fusca eta Mollisia ligni delakoekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan zehar ugaria, batez ere haritzetan (Quercus) eta pagoetan (Fagus), deskonposatzen ari diren egur hezeetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Europa, Errusia, Japonia, Txina, Taiwan, Hegoafrika, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 804 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]