Morchella deliciosa
Morchella deliciosa | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Morchellaceae |
Generoa | Morchella |
Espeziea | Morchella deliciosa Fr., 1822 |
Morchella deliciosa Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ondo prestatuta jateko ona, baina gordinik toxikoa
Sinonimoak: Morchella conica var. deliciosa, Morilla deliciosa.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Barnehutsa, 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa, koniko-kamuts formakoa. Kolore askotarikoa izan daiteke: horixka-grisaxka, gris-arrautsa, gris-purpura, gris-arrosa, zahartzean belzteko joerarekin. Kanpoaldea horma lodiko albeolo adarkatuek osatzen dute, gutxi-asko forma irregularrean luzetara jarriak.
Hanka: Barnehutsa, oro har, kapela baino motzagoa, 3 eta 5 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa edo oinarrian lodixeagoa, zimurtasunekin edo ildoekin; hasieran zurixka, furfurazeoa, gero okre antzeko kolorekoa.
Haragia: Lodia, zurixka.[2]
Etimologia: Morchella terminoa "morchel" hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik. Deliciosa epitetoa berriz latinetik dator, gozoa esan nahi duen "deliciosus" hitzetik. Jateko ona delako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kozinatuta edo lehortua jateko ona, baina gordinik toxikoa.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Morchella conica delakoarekiko desberdintasunak, mikroskopikoak baino ez dira. Morchella angusticeps eta Morchella elatoides espezieak habitat desberdinetan ateratzen dira.[4]
Oharra: Bere kapela koniko-kamutsagatik ezagutzen da eta gris argi kolorea duelako tonu arrosa edo purpurekin.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uda-udazkeneko sutearen ondorengo udaberrian; basoetako soilgune belartsuetan edo haritzetatik edo pinuetatik hurbil dauden belardietan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Peru, Europa, Japonia, Australia.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 718 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 616 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Morchella deliciosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.