Myxomphalia maura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Myxomphalia maura
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaMyxomphalia
Espeziea Myxomphalia maura
Hora, 1960

Myxomphalia maura Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da sukalderako baliozkotzat jotzen.

Sinonimoa: Fayodia maura.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3,5 cm arteko diametrokoa, oso deprimitua, zilbor formakoa eta ertz inbolutuarekin. Kolore arre iluneko azala.

Orriak: Dekurrenteak, oso estu, lamelulekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Mehea eta 5 cm arteko garaierakoa, kapelaren kolorekoa.

Haragia: Gutxi, zuria edo grisa. Usaina, nahiko desatsegina.[2]

Etimologia: Myxomphalia terminoa, mukia, muzilagoa, esan nahi duen, grekozko "myxa" hitzetik eta kasko ganbila eta zilbor gelatinakara, esan nahi duen latinezko "Omphalia" hitzetik dator. Maura epitetoa, iluna esan nahi duen, grekozko "maura" hitzetik dator.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du balio sukaldaritzarako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzeko itxura duten beste onddo batzuk: Pseudoclitocybe cyathiformis, Tephrocybe anthracophila eta Fayodia leucophylla.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan, sutearen arabera. Pirofila da, erretako zuraren hondarretan bakarrik hazten da, batez ere pinuen basoetan. Erretako basoetan oso ugaria. Batzuetan, lurperatutako eta ikusten ez diren antzinako su hondarretan hazten dira.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Argentina, Europa, Kanariak, Errusia, Turkia, Israel, Iran, Txina, Vietnam, Australia, Hawaii.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 130 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Myxomphalia maura: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]