Naucoria scolecina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naucoria scolecina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaNaucoria
Espeziea Naucoria scolecina
Quél., 1875

Naucoria scolecina Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Agaricus scolecinus, Alnicola badia, Alnicola phaea, Alnicola scolecina, Alnicola umbrina, Naucoria phaea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Txikia, eskuarki 2 eta 2,5 (4) cm bitarteko diametroa izaten du. Jaiotzean forma konikoa izaten du, gero ganbila bihurtzen da eta azkenik lau-ganbila. Oso espezie higrofanoa da, hezetasun handiko egoeran dagoenean, kapelaren azalak marroi kolorea du ñabardura gorrixkarekin, erdialdean nabarmenagoa, deshidratazioarekin tonu okre argiak har ditzake. Ertza, gehienetan argiagoa, gardentasunagatik ildaskatzen da, eta, era berean, hidratazio-mailaren arabera, ia ildaskatu gabe edo luzeago ildaskatuta ager daiteke.

Orriak: Adnatuak, okre argi koloretik arre kolorera doan kolorekoak, nahikoa zabal, luzera desberdineko orritxo ugarirekin.

Hanka: Kapelaren tamainaren araberakoa, luzanga, zilindrikoa, fibrila zuriz estalia. Kapelaren antzeko kolorekoa, oinarritik hasita tonu arreetan iluntzen da.

Haragia: Hutsala, okre antzeko kolorekoa, hezetasuna asko xurgatzen du, ia usaingabea da, eta zaporea pixka bat garratza du.[2]

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina txikiko eta antzeko ezaugarri makroskopikoak dituzten hainbat espezie daude, haltz espeziekin edo erriberako beste zuhaitz batzuekin lotuak. Aztertzen ari dira guztiak gaur egun. Bereizteko mikroskopioa behar da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian; udan eta udazkenean ere atera daitezke. Haltzei (Alnus sp.) modu esklusiboan lotutako espeziea da. Ez da ezohikoa bere habitat esklusiboan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Txile, Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 230 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  5. Naucoria scolecina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]