Belarri berde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Panellus serotinus» orritik birbideratua)
Belarri berdea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaPanellus
Espeziea Panellus serotinus
Kühner, 1950

Belarri berdea (Panellus serotinus) Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Haragi larrukara samarra du.

Sinonimoak: Pleurotus serotinus, Hohenbuehelia serotina, Panus serotinus

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, zirkuluerdi formakoa edo giltzurrun itxurakoa, ganbila, ertza oso biribildua, oliba-berde kolorekoa, berde-botila kolorekoa edo berde-okre antzeko kolorekoa, ertz horiarekin. Azal tomentoduna gaztetan, ondoren glabroa, likatsua eguraldi hezearekin.

Orriak: Meheak eta oso estu, dekurrenteak; arbeletxeko kolorekoa, gero marroi-horixka.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Ezkatatsua, lodia, alboan, kapelaren ondoan loditua, inkurbatua, horixka kolorekoa.

Haragia: Lodia, zertxobait larrukara.[2]

Etimologia: Serotinus epitetoa latinetik dator, berandu esan nahi duen "serotinus" hitzetik. Berandu garatzen dela.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapelaren berde-oliba ilun koloreak, orrien tindu arbeletxeko koloreak eta ezkataz estalitako oinak, ia nahastezina bihurtzen dute. Pleurotus ostreatus delakoaren antz pixka bat badu.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, hostozabalen enborretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 244 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 272 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 355 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 124 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]