Peziza varia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peziza varia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPezizaceae
GeneroaPeziza
Espeziea Peziza varia

Peziza varia Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio sukalderako.

Sinonimoa: Plicaria varia.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Hasieran kopa forman, baina berehala zabaltzen da, baita ganbila ere; oro har, oin nabarmen batekin.

Himenioa: Okre saturatu samarreko kolorekoa; kanpoko aldea ere kolore berekoa da, laster zurixka hezetasuna galtzean, furfurazeoa.

Haragia: Bost geruzatan aurkezten da, eta lupa baten laguntzaz hauteman daiteke.[2]

Etimologia: Peziza terminoa, grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "peziz" hitzetik. Varia epitetoa berriz latinetik dator, askotarikoa, esan nahi duen "varius" hitzetik. Bere koloreagatik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukalderako balio.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peziza cerea delakoarekin nahas daiteke, hau oso antzekoa da, baina tonu argiagoak ditu.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik aurki daiteke lurzoru aberatsetan eta landare hondarretan. Ez da oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Hego Orkadak, Europa, Errusia, Hegoafrika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 750 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 559 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]