Phaeocollybia lugubris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phaeocollybia lugubris
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaPhaeocollybia
Espeziea Phaeocollybia lugubris
R.Heim, 1931

Phaeocollybia lugubris Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Naucoria lugubris.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 80 mm arteko diametrokoa, hasieran konikoa, ondoren kanpai-itxurakoa, ganbila, azkenean zabaldua, baina titi kamuts edo zorrotz nabari batekin; ertz leuna, errezel iheskor baten hondarrak izan ditzake, inflexua, zertxobait lobulatua; kapelaren gainazala gelatinakara edo likatsua eguraldi hezean, leuna, higrofanoa; arre-gorrixka kolorekoa, arre-burdintsu kolorekoa, arre-okre antzekoa, batzuetan oliba antzeko tinduekin, ilunagoa diskoan, eta orban burdintsuak maiz izaten ditu.

Orriak: Libreak, zuzenetik sabeldunera, nahikoa estu; zurixka-krema kolorekoak, okre-kanela kolorekoak hasieran eta azkenean marroi-burdintsu kolorekoak; ertz erregularra edo bihurri samarra izaten dute, zurixka eta finbriatua.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 80 mm arteko garaierakoa eta 18 mm arteko diametrokoa, zilindrikoa, substratuan sartzen den pseudoriza luzanga eta arre-gorrixka ilun kolorekoa, betea, fistulosoa bukaeran, leuna; arre-burdintsu kolorekoa edo arre-okre kolorekoa, burdin koloreko orbanekin.

Haragia: Sendoa, lodia, arre-burdintsu kolorekoa kapelaren azalaren azpian; usain konplexua errefauaren eta melengaren artekoa; zapore garratza.[2]

Etimologia: Lugubris epitetoa latinetik dator, hileta, lutoa, esan nahi duen "lugubris" hitzetik. Kolore goibelagatik, opakua.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susmagarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia luzera osoan lurrean sartutako sustrai antzeko oinarekin eta Hygrophorus batzuk bezalako kapela koniko puntazorrotzarekin. Kolorea ez du batere ikusgarria, eta onddoa hazkuntza-lekuan mimetizatzen da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren azkenean eta udazkenean, hostozabalen eta koniferoen basoetan, lurzoru azidoetan. Lur bigunean sakon lurperatuta. Taldekoia. Oso urria eta lokalizatua.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Kanada, Europa.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 246 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 93 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  5. Phaeocollybia lugubris: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]