Edukira joan

Phloeomana hiemalis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phloeomana hiemalis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena hiemalis
Quél., 1872

Phloeomana hiemalis edo Mycena hiemalis Mycenaceae familiako onddo espezie bat da,[1]

Sinonimoak: Marasmiellus hiemalis, Hemimycena hiemalis, Mycena epiphloea, Agaricus epiphloeus, Agaricus hiemalis, Mycena epiphloea.

Kapela: 2 eta 12 mm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakoa, hemisferikoa, gero laua ertz biribilduarekin eta erdian titi pixka batekin, glabroa, gardentasunez ildaskatua, zuria, zuri-krema kolorekoa, zuri-marroia, erdian krema kolorea edo marroia, ertza zurbiltzen.

Orriak: Zabal, sabeldunak, goranzkoak, zertxobait bihurgunetsuak, adnatuak edo pixka bat dekurrenteak, zurixkak orla zuriarekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 10 eta 45 mm bitarteko garaietakoa eta 0,5 eta 1 mm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, barnehutsa, okerra, flexuosoa, distiratsua eta pruinaduna, zuri-zeharrargia edo zuri-krema kolorekoa, zuntzexka zuriekin.

Haragia: Urria, hurtsua, usaingabea eta zaporegabea.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, esan nahi du. Hiemalis epitetoa ere latinetik dator, negu, negukoa, esan nahi duen "hiemalis, -e" hitzetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Taldekoia edo ale askoko taldeetan, hostozabalen azalaren goroldiotan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Nikaragua, Svalbard, Errusia, Europa, Japonia, Australia.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 186 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. Mycena hiemalis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]