Pholiota flavida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pholiota flavida
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaPholiota
Espeziea Pholiota flavida
Singer, 1951

Pholiota flavida Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zapore atsegina du, baina haragiaren testura ez da oso fina, kalitate txikikoa da.

Sinonimoa: Flammula flavida.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa; hasieran kanpai itxurakoa, gero zabalagoa. Hori bizi samarreko koloretik gorrixka-lehoi kolorera doana. Azal biluzia edo zuntz txiki arreak izaten ditu ertzerantz, eta bertan ikus daiteke eremu urtsu bat dagoela.

Orriak: Zurbilak hasieran, gero horiak, ondoren herdoil kolorekoak, ertz argiagoarekin.

Hanka: Haritsua, eskuarki luzea, 12 cm artekoa. Hasieran zuri-horixka kolorekoa, gero hori-gorrixka kolorekoa, batez ere oinarrian. Errezel sotil bat du gortina itxuran, ale gazteetan ikusten da.

Haragia: Horixka-herdoil kolorekoa oinean. Lurraren usain desatsegina du. Zapore gozoa.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Flavida epitetoa latinetik dator, hori, esan nahi duen "flavidus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hypholoma sublateritium delakoarekin nahas daiteke, honek zuri-horixka koloreko orriak izaten ditu hasieran eta geroago gris-oliba koloretik beltz-olibara doan kolorekoak.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, talde faszikulatuetan hazten da, pinuen motzondo eta eroritako adarretan. Ohikoa.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Australia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 416 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 115 or. ISBN 84-282-0540-6X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 352 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 258 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]