Pholiota spumosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pholiota spumosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaPholiota
Espeziea Pholiota spumosa
Singer, 1948

Pholiota spumosa Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, haragi gutxirekin, ganbila, gero laua, leuna, likatsua, hori-laranja kolorea diskoan, horia ertzean; gaztetan zuri-horixka koloreko gortina bat izaten dute.

Orriak: Estu, zabal samarrak, itsatsiak, horiak, gero arre-herdoil kolorekoak.

Hanka: 5 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 0,6 cm bitarteko diametrokoa, fistulosoa, zilindrikoa, sustrai antzekoekin, oinarrian mehetua, leuna, fibrilosua, horia arre kolorerako joerarekin.

Haragia: Horixka, arre kolorekoa oinaren oinarrian, usaingabea eta zaporegabea.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua, esan nahi du. Spumosa epitetoa latinetik dator, aparduna, esan nahi duen, "spumosus" hitzetik. Bere haragiagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbatek Pholiota spumosa delakoaren antza dute, beraz, ondo begiratu beharra dago.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinudietan lurzoru belartsuetan; taldeetan edo soropildua.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Brasil, Islandia, Europa, Errusia, Txina, Taiwan, Himalaiako eremua, Japonia, Zeelanda Berria, Ruanda.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 258 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 121 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Guia de Setas y Hongos de Navarra.
  5. Pholiota spumosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]