Pholiota tuberculosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pholiota tuberculosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaPholiota
Espeziea Pholiota tuberculosa
P.Kumm., 1871

Pholiota tuberculosa Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Normalean ez da kontsumitzen, sukaldaritzako interes gutxi du.

Sinonimoak: Dryophila tuberculosa, Pleuroflammula tuberculosa, Pholiota curvipes.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 8 cm arteko diametrokoa, erdiesferikotik ganbilera eta titi apur batekin, ertzean errezelaren hondarrekin. Kapelaren azala ezkata gutxirekin eta arre-horixka edo laranja kolore eder batekin, erdi ilunagoarekin.

Orriak: Itsatsiak eta hori-laranja kolorekoak.

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,6 cm bitarteko diametrokoa, askotan okertua, horixka, ezkata txiki ilunagoekin estalia, goian, iraunkorra ez den eraztunaren eremu zuri batekin,

Haragia: Horia, ukitzean edo ebakitzean laranja-marroi kolorea hartzen du. Usain arin batekin eta zapore garratzarekin.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pholiota flammans delakoarekin nahas daiteke, honek ezkata gehiago ditu kapelan eta oinean.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Lignikola, motzondoetan eta koniferoen eta beste zuhaitz batzuen egur hondarretan. Funtzio ekologikoa betetzen du hildako egurra deskonposatuz.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 256 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Pholiota tuberculosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]