Edukira joan

Pinotxa-tripaki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pinotxa-tripakia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaAuriscalpiaceae
GeneroaAuriscalpium
Espeziea Auriscalpium vulgare
Gray, 1821
BasionimoaHydnum auriscalpium
Mikologia
 
himenio tolestua
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Pinotxa-tripakia (Auriscalpium vulgare) Auriscalpiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, txikia eta larrukara delako.

Kapela: 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa. Forma erdi-orbikularra edo giltzurrunarena du, mehea, larrukara, belusatua edo ile tenteduna, arre-hori kolorekoa edo arre-gorrixka, arre-beltzaxka zahartzean.

Eztenak: Finak, luzangak, zailak, iraunkorrak, zuri-grisetik gris-errauts kolorera edo gris-arrera pasatzen da, eta, zahartzean, arre-beltzaxkara.

hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, mehea, zurruna, alboan, lerdena, zuzena, zilindrikoa, kapelaren kolorekoa, ile arre tentez jantzia eta mizelio horixka batekin oinarrian,

Haragia: Zaila, mehea, hutsala, larrukara, horia, usain leuna du eta zapore akrea.[2]

Etimologia: Vulgare epitetoa latinetik dator, arrunta esan nahi duen "vulgaris" hitzetik. Oso zabaldua dagoelako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jateko modukoa, espezie txikia, larrukara eta ez delako oso ugaria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaila da nahastea.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan, deskonposizio prozesuan dauden, lurperatutako edo erdi lurperatutako pinaburuetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Erdialdeko Amerika, Ipar Amerika, Asia epela.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 576 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 420 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 116 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 312 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Auriscalpium vulgare: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]