Plicaturopsis crispa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plicaturopsis crispa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAmylocorticiales
FamiliaAmylocorticiaceae
GeneroaPlicaturopsis
Espeziea Plicaturopsis crispa
D.A.Reid, 1964

Plicaturopsis crispa Amylocorticiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Larrukara, ezin da jan.

Sinonimoak: Merulius fagineus, Trogia crispa, Plicatura faginea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela:1,5 eta 3,5 cm bitartekoa, maskor edo haizemaile formakoa, oin funtsezko batek puntu baten substratuarekin bat egiten du; hasieran zurixka, berehala marroi-horixka, marroi-lehoi kolorekoa, eremu zirkular arin batzuekin; gainazala felpa fin batekin, ertz inkurbatu-lobulatua, mehea, zurixka.

Himenioa: Toles erradial adarkatuen forman, krema zikin kolorekoa edo berde-grisaxka zurbil kolorekoa,

Haragia: Oso mehea, zuria, biguna ale freskoetan.[2]

Etimologia: Crispa epitetoa latinetik dator, kizkurtua esan nahi duen "crispus" hitzetik dator. Bere itxuragatik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere egitura bereziagatik, zaila da zureko beste onddo saprofitoekin nahastea.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan, batez ere udazkenean eta neguan. Oso ohikoa, hurritzen, pagoen, haltzen eta urkien adar eta enborretan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia, Korea, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 587 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 322 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]