Pluteus cinereofuscus
Pluteus cinereofuscus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pluteaceae |
Generoa | Pluteus |
Espeziea | Pluteus cinereofuscus J.E.Lange, 1917 |
Pluteus cinereofuscus Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 40 eta 51 mm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakotik laura, erdian beheratua, ertz zorrotzarekin eta batzuetan ildaskatua. Azala matea, leuna, marroi-oliba koloretik marroi-grisaxkara, erdian ilunagoa.
Orriak: Libreak, estu, hasieran zuriak eta heltzean grisetik arrosara doazen kolorekoak, ertz flokulosoarekin.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 51 eta 68 mm bitarteko garaierakoa eta 4 eta 8 mm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, oinarrian loditua, leuna, barnehutsa, hauskorra, zurixka hasieran eta grisaxka argia gero, luzetarako fibrilla zurixkekin.
Haragia: Zuritik marroi grisaxkara, usain nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Interes gastronomikorik gabea.[3]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Deskonposatzen ari diren egurretan, pagoetan, haritzetan, lizarretan eta algarrobo beltzetan.
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia, Iran, Pakistan, Himalaiako eremua, Japonia, Australia.[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 198 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
- ↑ Pluteus cinereofuscus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.