Pluteus podospileus
Pluteus podospileus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pluteaceae |
Generoa | Pluteus |
Espeziea | Pluteus podospileus P. A. Saccardo eta G. Cuboni, 1887
|
Pluteus podospileus Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, zimurtua, ertza ildaskatua, arre-gorri edo sepia kolorekoa, oso iluna erdian (titi-erdi antzeko batekin) , ia beltza, ertzerantz argituz, ezkatatxoekin.
Orriak: Nahiko lodiak eta zabalak, estu samar, libreak, zuriak gaztetan, arrosak ondoren, ertz ilunagoarekin eremu batzuetan, flokosoa, pruinaduna eta arre kolorekoa.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 2,4 eta 3 cm bitarteko garaietakoa eta 0,1 eta 0,3 cm bitarteko lodierakoa, arre koloreko pikorrekin hondo zurixkaren gainean.[2]
Haragia: Hauskorra, mehea eta zurbila, zurixka. Usain arinekoa eta zapore nabarmenik gabea.
Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pluteus diettrichii eta Pluteua nanus delakoekin nahas daiteke.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Zuhaitz hostoerorkorren egur usteletan. Urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kuba, Puerto Rico, Birjina britainiar uharteak, Kolonbia, Europa, Errusia, India, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Uganda, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 198 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Cuña Fernandez Avelino. (2023). Avelinosetas.info.
- ↑ Pluteus podospileus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko onddoak
- Pluteus
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Birjina britainiar uharteetako onddoak
- Puerto Ricoko onddoak
- Kolonbiako onddoak
- Kubako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Indiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Australiako onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Ugandako onddoak
- Kongoko Errepublika Demokratikoko onddoak