Pluteus semibulbosus
Pluteus semibulbosus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pluteaceae |
Generoa | Pluteus |
Espeziea | Pluteus semibulbosus Quél., 1875 |
Pluteus semibulbosus Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Pluteus hispidulus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 40 mm arteko diametrokoa, lehenengo esfera-erdi formakoa, gero ganbila, azkenean zabaldua edo pixka bat ahurra, sarritan titi txiki batekin, ertz zorrotza, kapelaren gainazala leuna, lehorra, gardentasunez ildaskatua, zurixka, krema-zurixka edo okre antzeko kolorekoa diskoan.
Orriak: Nahiko estu, desberdinak, libreak, sabeldunak; lehenengo zuriak gero helduaroan gris-arrosatik arrosara doan kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 40 mm arteko garaierakoa eta 5 mm arteko lodierakoa, zilindrikoa, betea, helduaroan barnehutsa, erraboilduna edo erraboil hemisferikoarekin, lehorra, goialdean hauts-itxurakoa, kolore zurixkakoa hasieran eta horixka helduaroan.
Haragia: Mehea, hauskorra, zurixka edo zeharrargia; usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da ezagutzen. Saihestu beharrekoa.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Hostozabalen egur oso degradatuetan. Oso urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolonbia, Europa, Errusia, Papua Ginea Berria, Uganda.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 196 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Pluteus semibulbosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.