Porpoloma metapodium

Wikipedia, Entziklopedia askea
Porpoloma metapodium
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaPorpoloma
Espeziea Porpoloma metapodium
Singer, 1973

Porpoloma metapodium Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Agaricus metapodius, Camarophyllus metapodia, Hygrocybe metapodia, Hygrophorus metapodius, Tricholoma matapodium.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero laua, arre-marroi kolorekoa, ezkatatxo arre kolorekoz estalia, arraildutako geruza banandua izaten du, ertz leuna eta, azkenik, pitzatua.

Orriak: Azalera handikoak, zabal, aldeetan zainekin, zuri-grisaxkak arrexkarako joerarekin, lodiak, sinuatu-itsatsiak, edo dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 eta 5 cm bitarteko garaierakoa eta 2,5 cm inguruko lodierakoa, arre-grisaxka kolorekoa, ukitzean gorrixka bihurtzen da, oinarrira mehetua, pruinadun-subfibrilosoa.

Haragia: Gris kolorekoa, ebakitzean gorritu egiten da eta lehortzean beltz bihurtzen da, irinaren usainarekin eta zapore leunarekin.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko, "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezezaguna.[3]

Sasoia eta lakua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan. Mendiko larre goroldiotsuetan. Urria.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, batez Eskandinavia eta Alpeak ere.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 162 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 395 or. ISBN 84-282-00541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Porpoloma metapodium: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]