Psathyrella artemisiae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Psathyrella artemisiae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCoprinaceae
GeneroaPsathyrella
Espeziea Psathyrella artemisiae

Psathyrella artemisiae Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Psathyrella squamosa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, ganbila edo titiduna. Kapelaren azala arre zurbil kolorekoa, higrofanoa, lehortzen denean argiagoa; ale gazteak errezelaren maluta zuri eta fibrilosoz estalia, laster desagertzen dira. Ertza ildaska zeharrargi eta finekin.

Orriak: Zurbilak, arre bizi kolorekoak helduaroan, trinkoak, oso adnatuak.

Hanka: 3 cm arteko garaierakoa eta 0,3 cm arteko diametrokoa, zurixka, kapelan dituen bezalako maluta zuriekin, batzuetan eraztunaren eremua zirriborrotsua, barnehutsa, hauskorra.

Haragia: Lodia, zurbila edo arre ilun kolorekoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Psathyrella terminoa, "Psathyra"-ren txikigarria da, grezierazko hitzetik eratorria, "xehetzen erraza" esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberriaren amaieratik udazkenera arte. Baso hezeetan hazten da, belarretan eta goroldioetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 266 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas..
  4. Psathyrella artemisiae: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]