Psathyrella caput-medusae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Psathyrella caput-medusae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCoprinaceae
GeneroaPsathyrella
Espeziea Psathyrella caput-medusae

Psathyrella caput-medusae Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran kanpai formakoa, gero lau samarra, oro har, ertz biribilduarekin. Azala arre zurbil kolorekoa erdirantz, ertzerantz berriz zurixka da, ilun samarrak izan daitezkeen bilo eta ezkatekin. Ale gazteak, malutak edo garatxoak bezalakoak dituen errezel zuri batez estalita egoten dira.

Orriak: Ia libreak, estu, sabeldunak, batzuetan ur tantekin, txokolate argi kolorekoak hasieran eta gero txokolate ilun kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 7 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 0,8 cm bitarteko lodierakoa. Eraztun zurixka bat du, beltzarana, zintzilikarioa, mardula, bikoitza, askotan zati txikitan erortzen da. Eraztunetik behera, zurixka edo arrexka kolorekoa da eta oso ezkatatsua. Eraztunetik gora, zurixka eta irintsua da.

Haragia: Hauskorra eta zurbila.[2]

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaila da beste espezie batekin nahastea.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, pinuen motzondoetan, gehienetan mendian. Urria.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 387 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 443 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 268 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. Psathyrella caput-medusae: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]