Psathyrella hirta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Psathyrella hirta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCoprinaceae
GeneroaPsathyrella
Espeziea Psathyrella hirta
Peck, 1898

Psathyrella hirta Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gorotzetan hazten da eta ale gazteen kapela eta oina harizpi zuri ugarik estaltzen dute.

Sinonimoa: Psathyrella coprobia, Drosophila coprobia.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 0,2 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, gaztetan ganbil-kanpai itxurakoa, gero lau-ganbila; ertza fina errezelaren hondakinengatik oso flokosoa. Kapelaren azala higrofanoa, arre-gaztaina kolorekoa, errezel orokorreko ezkata fibrilosoz estalia, trinkoak eta ageri ale gazteetan, perretxikoa heldu ahala erdialdetik hasita desagertu egiten dira.

Orriak: Sabeldunak, zabalak, arre-grisaxka kolorekoak ertz zurixkarekin.

Hanka: Zilindrikoa, oinarria zuzena edo okertua, zurixka eta fibrila flokoso zuriz trinkoki estalia; erraboildun oinarria.

Haragia: Mehea, urria; usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Psathyrella terminoa, "psathyra"-ren txikigarria da, grezierazko hitzetik eratorria, "xehatzen erraza" esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan. Behi gorotzetan talde txikietan hazten da. Urria.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 266 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. Psathyrella hirta: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]