Psathyrella pygmaea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Psathyrella pygmaea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCoprinaceae
GeneroaPsathyrella
Espeziea Psathyrella pygmaea
Singer, 1951

Psathyrella pygmaea Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: cm 1 inguruko diametrokoa, koniko samarra, ildaskatua, zurixkatik gris-arrexkara doan kolorekoa.

Orriak: Estu, arre-arrosa kolorekoak.

Hanka: 2 cm inguruko garaierakoa eta 0,2 cm inguruko diametrokoa, zuri garbi kolorekoa, pruinaduna.

Haragia: zurbila.[2]

Etimologia: Psathyrella terminoa, "psathyra"-ren txikigarria da, grezierazko hitzetik eratorria, " xehatzen erraza" esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarritzat hartzen da.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan Coprinus disseminatus delakoarekin batera ateratzen da eta antza ere badu.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren erditik urriaren hasierara. Taldeetan usteldutako egurretan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Vietnam, Australia, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 268 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Psathyrella pygmaea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]