Ramaria pallida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramaria pallida
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaGomphaceae
GeneroaRamaria
Espeziea Ramaria pallida
Ricken, 1920

Ramaria pallida Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Mikatza da, ondorio libragarriak izan ditzake eta okada eragin dezake.

Sinonimoa: Ramaria mairei, Clavaria pallida, Clavaria Stricta.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Koral edo azalore itxurako fruktifikazioak, 4 eta 15 cm bitarteko zabalerakoa eta 6 eta 12 cm bitarteko garaierakoa, enbor formako oinarriarekin, gaztaroan oin garbi gisa agertzen da eta handik hainbat adar hazten dira eta adar bakoitzetik beste batzuk hazten dira eta adarren muturrak gutxi-asko puntan bukatzen dira. V formako adarkatzeak dira, eta sarritan espora-jalkinak horixkaz koloreztatzen ditu. Adarrak, goialderantz argiagoak bihurtzen dira, punta zurixkekin eta batzuetan lilaz tindatuta.

Hanka: Laburra, 4 cm arteko lodierakoa, okre antzeko zurbil kolorekoa eta krema kolorekoa oinarrirantz.

Haragia: Zurixka, biguna, hauskorra, ez da kolorez aldatzen ukitzean. Usaingabea eta gozotik mikatzeraino doan zaporekoa.[2]

Etimologia: Ramaria terminoa, latinetik dator "ramus" hitzetik, adar, esan nahi du. Pallida epitetoa ere latinetik dator, zurbil, esan nahi duen "pallidus" hitzetik. Bere kolore argiagatik.´

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mingostasunagatik eta ondorio emetiko-purgagarriengatik baztertzekoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramaria botrytis jangarriarekin nahas daiteke, honek enbor zuri horixka du (ez kafesne kolorekoa) eta usaina atsegina du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, koniferoen eta hostozabalen basoetako lurrean.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Ipar Amerika, Europa, Errusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 566 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 581 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 308 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]