Rhodocybe popinalis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rhodocybe popinalis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaRhodocybe
Espeziea Rhodocybe popinalis
Singer, 1951

Rhodocybe popinalis Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gida batzuetan jangarritzat jotzen den arren, ez du zapore onik eta ez da bildu behar urria delako.

Sinonimoa: Agaricus mundulus, Clitocybe mundula, Clitopilopsis mundula, Clitocella popilis.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo hemisferikoa, laster zabaldu egiten da eta pixka bat deprimitu, titi txiki bat izan dezake, lehenengo ertza oso biribildua, gero ia zuzena, mehea, ildaskatu gabea. Kapelaren gainazala, glabroa, higrofano samarra, batzuetan eraztun zentrokide antzeko batzuekin, kolore aldakorrekoa, krema zurixkatik, arre-grisaxkara, marroi-grisaxka, baita arre-beltzaxka ere.

Orriak: Nahiko estu, hasieran adnatu-dekurrenteak, gero oso dekurrenteak, gris-zurixka kolorekoak, krema marroiak edo marroi-grisak, kolore arrosako tinduekin helduaroan, ertza osoa eta kolore berekoa.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 1,5 eta 5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, pixka bat loditua oinarrirantz, leuna eta apur bat tomentuduna beheko erdian, zurixka, gero marroi-gris kolorekoa, ukitzean belztu ere egiten da.

Haragia: Trinkoa edo pixka bat elastikoa, irin usaina eta zapore mikatz samarra.[2]

Etimologia: Clitocella generoaren terminoak Clitopilus eta Clitopilopsis delakoen antzekotasun morfologikoa eta hurbiltasun filogenetikoa islatzen ditu.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapore ona ez duen jangarria. [3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiz, Pleurotus eryngii delakoaren forma ilunekin nahasten da, askotan habitata partekatzen dute, baina honek ez du irin usainik.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen basoetako soilguneetan, belardietan, larreetan eta zelaietan, oinarrizko lurzoruetan eta hareatsuetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kanada, Japonia.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 188 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  5. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas..
  6. Rhodocybe popinalis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]