Roridomyces roridus
| Roridomyces roridus | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Mycenaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Roridomyces | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Roridomyces roridus Rexer, 1994 | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Agaricus roridus | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Roridomyces roridus Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zurixka eta horixka arteko kolorea du, txapel konbexu batekin, 5-15 milimetro artekoa. Bere gainean sustantzia likitsua izaten du, oso irristakorra. Biolumineszentzia izan dezake, foxfire motako[2]. Ez da jangarria. Oso zaila da perretxiko hau aurkitzea, txikia da eta orbel artean nahiko estalita hazten baita.
Sinonimoak: Roridomyces roridus, Mycena rorida.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 0,2 eta 1 cm bitarteko diametrokoa. esferaerdi formakoa edo oso ganbila, erdian zertxobait deprimitua; ertz izurtua, ildaskatutik lobulatu-ildaskatura. Azal ildaskatua, gainazal lehorra eta pixka bat ezkatatsua, kolore aldakorrekoa, arrexka, krema edo hori-marroia, batzuetan gris-marroia ere bai.
Orriak: Nahiko zabal okertuak, dekurrenteak, zurixkak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Luzea, zilindrikoa, mehea, oinarrian kontzentratzen den eta enborraren itxura ematen dion muki-geruza lodi batez estalia, kapelaren kolore berekoa da.
Haragia: Fina, urria eta zurixka, usain eta zapore nabarmenik gabe.[3]
Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, esan nahi du. Rorida epitetoa, ihintzez estalia, hezea, tanta ñimiñoak agertzea, esan nahi duen rodirus "ros rótis” hitzetik. Karpoforoa likatsua delako baldintza hezeetan.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[4]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaila da generoko beste perretxiko batzuekin nahastea, batez ere geruza gelifikatu lodi batez estalita dagoelako.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean eta neguan. Pinuen azikuletan, adartxoetan eta landare-hondakinetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Costa Rica, Kanariak, Errusia, Europa, Txina, Taiwan, Hego Korea, Japonia, Australia, Malaysia, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Ingelesez) Desjardin, Dennis E.; Oliveira, Anderson G.; Stevani, Cassius V.. (2008-02-01). «Fungi bioluminescence revisited» Photochemical & Photobiological Sciences 7 (2): 170–182. doi:. ISSN 1474-9092. (kontsulta data: 2023-04-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 182 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ Roridomyces roridus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1994. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Mycenaceae
- Onddo biolumineszenteak
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Alaskako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Europako onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Errusiako onddoak
- Txinako onddoak
- Kanarietako onddoak
- Taiwango onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Australiako onddoak
- Kongoko Errepublika Demokratikoko onddoak
- Malaysiako onddoak