Edukira joan

Russula betularum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula betularum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula betularum
Hora, 1960
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa askea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Russula betularum Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Russula emetica var. betularum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5,5 cm bitarteko diametrokoa, globo itxurakoa, laster laua eta deprimitua, oso hauskorra. Ertza zeharrargitsua, mintzezkoa, erregularra, ildaska nabarmenekin. Kapelaren azala guztiz bereizgarria, leuna eta distiratsua, arrosa-pastel kolorekoa, krema koloreko hondoarekin, eta oso tarteka zuri-krema kolorekoa.

Orriak: Itsatsiak oso zabal, eta tartean zainekin, sabeldun samarrak, hauskorrak, zuriak.

Hanka: 3,5 eta 5,5 cm bitarteko garaierakoa eta cm 1 arteko diametrokoa, erdian, pixka bat klabiformea, nabarmen latza, zuria isla grisaxkekin hezetasunagatik.

Haragia: Urria eta hauskorra, zuria edo grisaxka hezetasunagatik, oinaren inguruan hori kolorekoa. Usain leunekoa frutarena eta zapore min samarrarekin. Erreaktiboak: Guayaco-rekin ahula eta motela (G+); sulfato ferrosorekin arrosa zurbil tonuekin.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie konplexua, bere ingurunean hazten diren beste batzuengandik oso hurbilekoa, hala nola, Russula silvestris edo Russula emetica, eta zuzen bereizteko azterketa mikroskopikoa beharrezkoa da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazken hasieran. Urkien azpian zohikaztegietan, Sphagnum artean. [4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 133 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  4. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  5. Russula betularum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]