Edukira joan

Russula illota

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula illota
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula illota
Romagn., 1954
Banaketa mapa

Russula illota Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da sukaldean erabili, zahar usaina du eta zapore akrea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2,5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, gero laua, ertza beti ildaskatua. Azal lirdingatsua, okre-lehoi kolorekoa, gutxi-asko, orbantxo ilunez zikindua, Russula foetens delakoak izaten dituen bezalakoak. Bukaera fusiformeak dituzten dermatozistoak ditu

Orriak: Krema argi kolorekoak, lehoi kolorera pasatuz, bukaeran ertzean, burdin-herdoilaren koloreko tantoz zikindua. Orban hauek bereizgarriak dira

Hanka: Gogorra, leizetsua, 5 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 1,2 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Zurixka, oinarrian arrexka. Zurixka bada ere, mantxatxo okre txikien kontzentrazioak sortutako orbanak ditu.

Haragia: Zapore desatseginekoa, akrea. Zahar usaina, almendra mikatzen eta geranioaren nahasketa baten usaina; batzuetan, usain hau iragankorra da.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula izena, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolote gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Illota epitetoa ere latinetik dator, garbitu gabea, zikina esan nahi duen "illotus" hitzetiik. Orbanengatik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula foetens taldeko guztiekin nahas daiteke eta, batez ere, Russula laurocerasi delakoarekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrian eta azaroan, hostozabalen azpian.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 481 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 231 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 118 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 78 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Russula illota: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]