Russula luteotacta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula luteotacta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula luteotacta
Rea, 1922

Russula luteotacta Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3,5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, lau-ganbila, pixka bat hondoratua, nahiko mehea, ia beti likatsua, oro har, gorri bizia, baina sarritan koloregabetua eta zurixka, gutxi-asko arrosaz lausotua. Glabroa, ertz mehea, biribildua eta hauskorra, labur-labur ildaskatua; herenean bereiz daitekeen azala.

Orriak: Batzuetan estu eta beste batzuetan ia zabal, nahiko lodiak, zabal samarrak, biribilduak muturrean, oinari itsatsiak eta batzuetan koska batez dekurrenteak; hauskorrak, zuri-krema zikin kolorekoak, hori bizi kolorez orbantzen dira (hemendik datorkio izena)

Hanka: 3 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, zuria edo arrosaz lausotua, betea gero barrubetea; ukitzean hori biziz zikintzen da.

Haragia: Gutxi, zuria (arrosa azalaren azpian), usaingabea, zapore berantiarra, baina mina. Erreaktiboak: Guayako: azkarra eta indartsua (G); sulfato ferroso: arrosa laranja sendoa; KOH: gorria horitzen den zatietan.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Luteolata epitetoa ere latinetik dator, horia, esan nahi duen "luteus" hitzetik eta ukitua, esan nahi duen "tactus" hitzetik. Oinean dituen orbanengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau erraz ezagutzen da, kapela koloregabetzen zaiolako eta haragia horitu.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Hostozabalen basoetan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Turkia, Iran, Himalaiako eremua.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 70 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 353 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  5. Russula luteotacta: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]