Gibel-onddo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula mustelina» orritik birbideratua)
Gibel-onddoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula mustelina
Fr., 1838
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Gibel-onddoa (Russula mustelina) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona eta bilatua. Kozinatu ondoren oso atsegina da ahosabaian.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 (12) cm bitarteko diametrokoa, subglobosoa, gero hemisferioa, azkenik ganbil-laua edo zertxobait deprimitua. Ertza leuna, inkurbatutik laura. Azala erdiraino bereizgarria, matea, koipetsu-likatsua eta belusatua; arre-gamuza koloretik okre-horixkara edo okre-hurraren kolorera doana, okre koloreko eremu mugatuekin.

Orriak: Estu, subadnatetatik emarginatuetara, eta horietako batzuk urkilatuak; zuri-krema kolorekoak eta zahartzean ertzetik abiatuta, okre antzeko kolorez zikinduaz; ertzak osoak eta kolore berekoak.

Hanka: 3 eta 9 (10) cm arteko garaierakoa eta 1,5 eta 2 (3) cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, lodia, gogorra, leuna edo zimurtsu-pruinaduna, batez ere goialdean; zuria, baina okre antzeko kolorez zikinduta batez ere oinarrian.

Haragia: Trinkoa, lodia, zuria, baina okre zurbil kolorekoa ebakitzean; ia usaingabea edo gaztarena eta hurraren zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Mustelina epitetoa ere latinetik dator, "fuina" hitzetik. Animalia honen azalaren antzeko kolorea duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri bikaina.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duen koloreagatik biltzean, Boletus edulis eta Boletus aestivalis onddo gazteekin nahas daiteke, baina hauek himenioan tutuak dituzte.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean hazten da koniferoen basoetan, batez ere izeien basoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Sociedad de Ciencias ARANZADI, Departamento de MICOLOGIA. (2000). Setas del Pais Vasco, del campo a la cocina. Kutxa Fundazioa, 184 or. ISBN 84-7173-372-2..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa., 390 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 425 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 56 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]