Russula nauseosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula nauseosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula nauseosa
Fr., 1838

Russula nauseosa Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragia ez du oso trinkoa, baina haragia gogorragoa duten beste espezie batzuekin nahasita jan daiteke.

Sinonimoa: Agaricus nauseosus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Laua eta gero inbutu itxuran irekia. Kolore oso aldakorra: lila, gorri-okrea, horia edo berdea, eta arre-oliba antzeko kolorekoa erdian. Azala bereizgarria, leuna, distiratsua. Ertza ildaskatua.

Orriak: Estu samar, hauskorrak, oinean biribilduak. Zurbiletik okrera.

Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1,2 cm bitarteko lodierakoa. Harroa eta gero barnehutsa, leuna, hauskorra, zuria.

Haragia: Zurixka, hauskorra. Usain ahula. Zapore gozoa edo pixka bat akrea.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Nauseosa epitetoa latinetik dator, zapore oso desatsegina, esan nahi duen "nauseosus" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Identifikatzeko kontuan hartu beharrekoak: Kapelak eta oinak ez du trinkotasunik, ertza ildaskatua du, azala bereizgarria, orri zuzenak eta horiak. Russula puellaris delakoa okre kolorez zikintzen da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian, udan eta udazkenean. Mendiko basoetako belarretan, batez ere izei gorrien basoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Brasil, Txina, Japonia, Himalaiako eremua.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 62 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 385 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Russula nauseosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]