Russula odorata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula odorata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula odorata
Romagn., 1950

Russula odorata Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, subglobosotik ganbilera hasieran, gero zabaldu egiten da sakonki deprimitua, izurtua, mamitsua da, baina hauskorra, Ertza flexuosoa, diskretua, bat egina, eta oso ildaskatua ale helduetan. Azal lubrifikatua eta distiratsua eta kapelaren erdiraino bereiz daitekeena, ezkatatsua erdirantz, purpura-ardo kolorekoa, purpura morea, gorri-purpura edo gorri-ardo kolorekoa, eremu zabalak koloregabetuak, tonu horixkekin edo krema tonuekin.

Orriak: Estu, tartekatutako lamelula ugarirekin, ederrak eta mehetuak, hasieran krema kolorekoak, heltzean horiak.

Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko luzerakoak eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoak, zilindrikotik klabiformera, oinarri biribildua, harrotua eta harroa, hauskorra, zimur finekin, zuria, herdoiltzean horixka.

Haragia: Diskretua eta hauskorra, herdoiltzean horia. Fruta usaina du eta zaporea guztiz gozoa. Erreaktiboak: guayako, positiboa, azkarra eta bizia (G+++); sulfato ferroso, intentsitate ertaineko laranja kolorea; l-naftal, kolore moretik more-beltzaxkara denborarekin.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Odorata epitetoa ere latinetik dator, usaintsua, lurrindua, eta abar, esan nahi duen "odoratus" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian, udan eta udazkenean. Quercus generoko zuhaitzen azpian.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Txina, Bolivia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 62 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  4. Russula odorata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]