Russula olivascens
Russula olivascens | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula olivascens Fr., 1863 |
Basionimoa | Russula olivascens |
Russula olivascens Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Russula alutacea var. olivascens, Russulina alutacea var. olivascens, Russula postiana, Russula multicolor, Russula xerampelina var. olivascens.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ertaina, ganbiletik zabaldura erdian depresioarekin, ertza biribildua luzaroan, berde-oliba antzeko kolorekoa edo gris-berdexka, askotan garbitutako orbanekin. Gainazala ez oso distiratsua, kapelaren azala bereizgarria ia luzera denean.
Orriak: Laster okre-laranja kolorekoak, estu, nahikoa zabalak, zeharkako zainez elkartuak, mehetu-itsatsiak, dekurrente samarrak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Nahiko erregularra, zilindrikoa, batzuetan pixka bat puztua edo behean mehetua, zimurtsu samarra, zuria, ia leuna, hauskorra.
Haragia: Ez oso trinkoa, zapore gozokoa edo pixka bat mikatza. Usain handirik gabe.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Olivascens epitetoa kapelaren koloreagatik du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haragi gozoa duelako antzeko espezie oso minengatik erraz bereizten da (Russula urens). Russula olivascens eta Russula alutacea kolore eta usainaren aldetik desberdinak dira; lehenengoak oliba berde eta grisakako kapela du, usain azidoa duela, eta bigarrenak marroi-txokolatezko kapela eta usain lehorragoa eta kurruskoa izaten ditu.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sasoiaren amaieran akuzifolioen basoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria, Pirinioak, Alpeak, Danimarka, Norvegia, Suedia, Finlandia, Espainia, Frantzia, Alemania, Polonia, Ameriketako Estatu Batuak.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 403 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Russula olivascens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.