Russula pelargonia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula pelargonia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula pelargonia
Niolle, 1941
Banaketa mapa

Russula pelargonia Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, mamitsua, baina hauskorra, hasieran ganbila, gero laua eta zertxobait deprimitua, nahiko irregularra. Ertz biribildua eta erregularra, ale zaharretan ia ildaskatu gabea. Kapelaren erradioaren erdiraino bereiz daitekeen azala, leuna eta distiratsua, zerbait likatsua eguraldi euritsuan, eguraldi lehorrarekin matea bihurtzen da eta pitzatu egiten da. Kolorea oso aldakorra da: more tonuekin, purpura-morea, gris-morexka, arre-morexka, malba morexka, arre-morexka edo arre-lila antzeko kolorekoa, koloregabeko eremu handiekin eta erdian oliba antzeko kolorearekin.

Orriak: Libreetatik itsatsira, nahiko estu, sabeldunak, elkarren arteko zain garbiekin eta pixka bat urkilatuak, zuriak edo zuri-grisaxkak, arrez zikindu daitezke.

Hanka: 3 et 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3 cm bitarteko lodierakoa, klabiformea eta mozkotea, oinarrirantz kurbatua, betea, baina laster leizetsua, zuria, iluntzeko joerarekin, eta batzuetan orban horixkekin.

Haragia: Lodia eta gogorra hasieran, gero hauskorra, zuria. Fruta usain garbiarekin eta geranio ñabardurarekin, lehortzean areagotu egiten da eta zapore garratz samarrarekin. Erreaktiboak; guayako: positiboa eta ertaina (G++); sulfato ferroso: izokin kolore indartsua.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula clariana eta Russula violacea delakoekin nahas daiteke, habitat eta usain bera baitute.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Batez ere Quercus zuhaitzen azpian, baina baita makalen azpian ere.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 72 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  4. Russula pelargonia: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]