Pinudi-gibelgorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula rosacea» orritik birbideratua)
Pinudi-gibelgorria
Russ.sang.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula sanguinaria
Rauschert, 1989
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Flat cap icon.svg 
gero laua
Adnate gills icon2.svg 
himenioa adnatua da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Cream spore print icon.png 
espora kremak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Inedible toxicity icon.png 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Pinudi-gibelgorria edo gibel odoltsua (Russula sanguinea) Russulaceae familiako onddoa da.[1]

Ez da jangarria

Miologo batzuen arabera, Russula rosacea eta Russula sanguinaria ere sinonimoak dira edo gibel hankagogorra euskaraz.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 10 cm. arteko diametrokoa, haragitsua eta gogorra, hasieran ganbila eta gero laua eta erdian apur bat hondoratua eta gainazalean hainbat konkor ditu. Ertza makurra eta mehea ditu, gero pixka bat ildaskatua. Azala ez da oso bereizgarria, euriarekin likatsua da, baina laster lehorra eta matea, pixka bat zimurtsua eta pikortsua. Kolorea, odol koloreko gorria, eta gune zuri-horixkak ditu, krema koloreko gune koloregabetuak.

Orriak: Itsatsiak-dekurrenteak, meheak eta estu, krema kolorekoak, zahartzean biziagoa egiten dena eta limoi-horiz apur bat zikintzen dena.

Orri dekurrenteak: hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Trinkoa eta gogorra, zahartzarora arte betea, orduan egiten da leizetsua. Hondo zuria du, baina odol koloreko gorriarekin koloreztatua dago, batzuetan erabat eta oinarria horiz zikinduta.

Haragia: Trinkoa eta gogorra, zuria, baina gorri-karmin kolorekoa kapelaren azalpean, eta ora ar, tonu horixkak hartzeko joera du. Usain leuna eta zehaztugabea du, frutak gogorarazten dituena eta zaporea garratza.

Sulfato ferrosoarekin erreakzio oso arina.[3]

Etimologia: latinetik dator russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok. Sanguineus ere latinetik dator eta odol kolorea esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria. Toxikotzat jo behar da, nahiz eta eragiten dituen nahasmenduak larriak ez izan. Zapore mingotsak jangaitz bihurtzen du.[4]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orri zuridun eta oin gorrixkako eta kapela gorriko beste russula batzuekin, hala nola: Russula lepida-rekin, orri zuriduna eta oin gorrixkakoa. Russula emetica, orri eta oin zurikoa. Russula mairei etab.[5]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean agertzen da koniferoen basoetan.[6]

Banaketa eremua: Europa, Japonia, Errusia, San Salvador, Honduras, Malaysia, Taiwan, Ipar Amerika eta Marianak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Ingelesez) "Russula sanguinea" in North America.
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 134 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 500 or. ISBN 84-404-0530-8..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 406 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  6. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 401 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]