Edukira joan

Russula sororia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula sororia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula sororia
Romell, 1891
Banaketa mapa

Russula sororia Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kontsumorako egokia.

Kapela: 5 eta 10 (12) cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, berehala hondoratua, ertzean ildaskatua. Arre ilun kolorea erdian, argiagoa gainerakoan, batzuetan oliba antzeko tonuekin.

Orriak: Zurixkak, gero gris erreflexuekin. Nahikoa estu, gero zabal eta orrien arteko zainekin.

Hanka: 3,5 eta 5 (7) cm bitarteko garaierarekin eta 1 eta 2,5 cm bitarteko lodierarekin, zurixka, gris-arrexka, bukaeran, irregularki orbandua, behetik gora arre-herdoil kolorez.

Haragia: Zurixka, zerbait grisaxka, oinean arre-gorrixka bihurtzen da, zurruna, baina hauskorra. Zapore oso mina denbora jakin baten ondoren, Gaïak tindagaiarekin erreakzionatzea: oso motela eta ahula.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Sororia epitetoa ere latinetik dator, ahizpa, esan nahi duen "sororius" hitzetik. Beste Russula batekiko antzekotasunagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula amoenolens delakoarekin nahas daiteke, honek berehala erreakzio bizia du gayac-arekin.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, hostozabalen eta koniferoen basoetan. Nahiko ohikoa.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia, Australia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 484 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 327 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 118 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]