Russula versicolor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula versicolor
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula versicolor
Mikologia
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Russula persicina Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, berehala zabaltzen da eta lautu egiten da, mamitsua eta trinkoa. Ertza mehea, zeharrargitsua, pixka bat ildaskatua. Kapelaren herenean bereiz daiteke azala, oso distiratsua, likatsua eguraldi hezean, zimur samarra, more-lila, more-ardo kolorekoa edo lila-grisaxka, tonu okre-berdexkak edo okre-horixkak izateko joerarekin.

Orriak: Itsatsiak, sabeldunak, orrien artean zainekin, oso hauskorrak, krema kolorekoak, gero okreak eta, azkenik herdoil kolorekoak.

Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa et 1 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, ez oso trinkoa, barnehutsa, gainazal zimurtsu-zaintsua du, zuria, baina hori-azafrai kolorez zikindua.

Haragia: Ez oso trinkoa eta nahiko hauskorra, zurixka, horia oinaren oinarrian. Fruta usaina du, zaporea berriz batzuetan erabat gozoa; beste batzuetan pixka bat mina, mastekatze aldi baten ondoren, beste batzuetan berriz nahiko minak, batez ere orrietan. Erreaktiboak: Guyako, azkarra eta indartsua (G+++); sulfato ferroso, laranja nahiko bizia.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kolore moreak, horitzeak, batez ere oinean, eta urkien azpian hazteak, oso ondo bereizten dute.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, eremu zingiratsuetako urkien azpian.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Groenlandia, Islandia, Europa, Kanariak, Errusia, Kaukasia, Pakistan, Kirgizistan, Himalaiako eremua, Txina, Thailandia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 62 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  4. Russula versicolor: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]