Sarcodon scabrosus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarcodon scabrosus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaThelephorales
FamiliaBankeraceae
GeneroaSarcodon
Espeziea Sarcodon scabrosus eta Hydnellum scabrosum
P.Karst., 1881

[[|]]

Sarcodon scabrosus Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan, haragi gogorra eta mikatza duelako.

Sinonimoak: Hydnum scabrosum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarcodon scabrosus

Kapela: 6 eta 14 cm bitarteko diametrokoa, lau-ganbila edo deprimitua; hasieran tomentuduna eta leuna, laster pitzatu egiten da, arrailekin, eta ezkata altxatuekin. Ezkata latzak, tenteak eta inbrikatuak, erradialki jarriak, marroi-gorrixkak, arre-gorrixkak eta arre-purpura kolorekoak dira eta haragiaren kolore zuriarekin kontrastea egite dute.

Himenioa: Arantzaz eta eztenez osatua, Hydnum generoko guztiak bezala, 10 mm-ko luzerakoak, zuri-horixkak gaztetan, pixkanaka marroi-purpura kolorekoak bihurtzen dira.

Hanka: Zilindrikoa edo oinarrira mehetua, batzuetan puntazorrotza; tomentudun fibrilosoa edo glabroa, haragiaren kolorekoa. Batzuetan handiak izaten dira (10 cm) eta eztenak dezente jaisten dira oinean.

Haragia: Zuria, tindu gorri-horixkaz koloreztatuak, 10 mm arteko lodiera kapelaren erdian, gris-berdexka oinaren oinarrian. Irin usaina du eta zapore mikatza eta akrea.[2]

Etimologia: Sarcodon terminoa grekotik dator eta arantza haragitsuekin esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, oso mikatza eta gogorra.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarcodon imbricatus delakoa da antzik gehiena duena, honek diametro handiagoko kapela du, oin motzagoa eta haragi zurixka oinaren oinarrian.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, baso mistoetan eta hostogalkorren basoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 608 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]