Schizophyllum amplum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Schizophyllum amplum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaSchizophyllaceae
GeneroaSchizophyllum
Espeziea Schizophyllum amplum
Nakasone, 1996

Schizophyllum amplum Schizophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gelatinakara edo larrukara da; beraz, ez da jangarria. Materia organikoaren hondarrak deskonposatzen laguntzen du.

Sinonimoak: Cyphella ampla, Cytidia flocculenta, Auriculariopsis ampla.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 0,5 eta 2 (2'5) cm bitarteko diametrokoa, kanpai forman edo kupula itxuran gutxi-asko zabaldua, kanpoaldea tomentu okre batez estalia, hezetasuna galtzean zurixkara pasatzen da. Zati emankorra pixka bat zimurtua agertu ohi da eta arre kolorekoa da. Ale freskoen mintzezko loditasuna eguraldi lehorrarekin larrukara bihurtzen da.[2]

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auricularia delakoarekin nahas daiteke, baina hau askoz txikiago da oraindik.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan zehar aurki daiteke, eguraldia aldekoa badu, batez ere makal (Populus) eta sahats (Salix) adarretan taldeak osatuz.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Txile, Europa, Errusia, Erdialdeko Asia, Japonia, Txina, Hegoafrika, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 583 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]