Serpula lacrymans

Wikipedia, Entziklopedia askea
Serpula lacrymans
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaSerpulaceae
GeneroaSerpula
Espeziea Serpula lacrymans

Serpula lacrymans Serpulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Onddo oso kaltegarria da, eraikuntzako zura suntsitzen duelako eta erasotzeko oso zaila delako.

Sinonimoak: Serpula destruens, Merulius domesticus, Merulius lacrymans.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Zarakar lodi moduan, haragitsu-arroa, zabaldu samar, hori-laranja kolorekoa edo hori-herdoil kolorekoa, zahartzen denean oliba koloreko distirak izaten ditu. Zimurtasun edo tolestura nahiko handiak eratzen ditu, gaztetan ertz zuria izaten du.

Hanka: Ez du, gainazal osoa zurari itsatsita egoten da.

Haragia: Haritsua, zurkara, elastikoa.[2]

Etimologia: Lacrymans epitetoa latinetik dator, negar-emaile, esan nahi duen, "lacrymans" hitzetik. Malkoen antzeko tantatxoak igortzen dituelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Phlebia radiata eta Merulius tremellosus delakoekin nahas daiteke, baina hauek basoan daude eta ez etxeen barruan.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteko edozein garaitan. Eraikuntzako zuraren gainean, batez ere hezetasun handia dagoen txaboletan edo egurrezko etxeetan. Oso arraroa basoan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Kolonbia, Txile, Errusia, Kazakhstan, Malaysia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 598 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 559 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 322 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]