Simocybe centunculus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simocybe centunculus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaSimocybe
Espeziea Simocybe centunculus
P.Karst., 1879

Simocybe centunculus Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Naucoria centunculus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Txikia, 3 cm arteko diametrokoa izatera hel daiteke, baina normalean cm 1 eta 2 cm bitartekoa izaten da, ganbila lehenengo faseetan, gero laua erdian depresio txiki batekin. Bere gainazala fin-fin belusatua edo pruinaduna da, marroi-oliba kolorekoa ale hidratatuetan, baina higrofanoa denez, bere kolorea okre tonu batzuetaraino alda daiteke. Ale gazteetan ertza kurbatua da, gero fina, gainerakoa baino zertxobait zurbilagoa eta ildaskatua.

Orriak: Adnatuak, zabal samar eta orritxoekin, marroi kolorekoak.

Hanka: Kapelaren proportziokoa, zilindrikoa eta batzuetan okertua, fistulosoa. Gaztetan pubeszentzia fin batekin, gero pruinaduna, hondoko kolorea kapelaren antzekoa du. Ohikoa da oinarrian tomentu zurixka aurkitzea.

Haragia: Urria eta tinkotasun gutxikoa, marroi kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Simocybe terminoa grezieratik dator, laua, kurbatua, ahurra, deprimitua, hondoratua, esan nahi duen "simos" hitzetik eta burua, kapela, esan nahi duen "cybe" hitzetik kapelaren formagatik. Centunculus epitetoa, josten, hainbat oihalez osatua, manta txikia, esan nahi duen "cénto centónis" hitzen txikigarritik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere generoaren barruan Simocybe haustellaris-ekin duen antzekotasuna nabarmenduko dugu, baina hilabete hotzetan, udazken amaieran eta neguan ateratzen da hau eta lignikolagoa da. Beste espezie batzuekin ere nahas daiteke, hala nola Pluteus flavofuligineus delakoarekin, honekin bizilekua partekatzen baitu, baina ez dugu ahaztu behar Pluteo generoak espora-jalkina arrosa kolorekoa duela.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiz agertzen den perretxikoa da, udaberrian edo udako hilabeteetan aurki daiteke. Bere tamaina txikiagatik, askotan ez dugu ikusten eta zaila da espezie arraroa edo arrunta den zehaztea. Egur-hondakin degradatuetan edo zuzenean enbor usteletan hazten da.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Hego Korea, Taiwan, Australia, Hegoafrika, Brasil.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 264 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  5. Simocybe centunculus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]